Tag Archives: film laburrak

Huhezinema 2018, telebista saio berria

Aurtengo jaialdia amaituta, eta oraindik balantzea egiteko astirik izan ez dugunean, Goiena Telebistarekin dugun lankidetzari esker, 2017an egindako telebista saioaren jarraipena izango duen programarako grabaketak egiten ari dira egunotan Goienako lagunak Aretxabaletako fakultatean.

Joan den urteko saioan eskema jarraituz, jaialdiko MU Ikasleen Sailean aurkeztutako lanetan jarriko du arreta telebista  saioak eta filmen egileekin elkarrizketak izango dira filmei sarrera emango dietenak. Formatua zertxobait aldatu da baina ez dugu spoilerrik egingo. Emisioak 2018ko urritik aurrera hastea aurreikusita dago. Hamar saio izango dira guztira.

Oraingoz, atzoko grabaketaren irudi batzuk partekatzen ditugu hemen. Ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasle talde batek MASKARAK film laburra aurkeztu du Huhezineman. Eurentzat lehen esperientzia izan da film labur bat egiten eta bizitako gorabeherak kontatu dituzte kameren aurrean.

Advertisements
Laburpen hitzak , , ,

11. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea irekita!

Aurtengo berrikuntza nagusiak, Mundukide saria eta Argazki Onenaren saria. 5.000 euro banatuko ditugu saritan!!!!

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa egingo da 2018eko martxoaren 21etik 23ra bitartean Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

Jaialdiako hiru sailetan parte hartzeko oinarriak prest daude daude: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila. Filmak bidaltzeko epea 2018eko otsailaren 9ra arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsulta daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com

Berrikuntzekin dator jaialdia, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko hamahiru ikaslek osatzen dute lan talde berria eta Iban del Campo irakasleak gidatuko ditu prestakuntzan, urtero bezala. Aurten 5.000€ banatuko ditugu sarietan, hiru sail desberdinetan.

Sail desberdinen oinarrietan azaltzen den bezala, edizio honetan bi berrikuntza nagusi daude, horietako bat Mundukide Saria​ dena. Aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da honetan. Sari honen irabazleak 700 euro lortuko ditu.

Bestetik, MUko Ikasleen Sail​ean hautatutako film laburren artean Argazkigintza Onena​ sarituko da 1.500€​tan baloratutako kamera ekipamenduaren maileguarekin, Zarautzko Ogeita4 Camera Solution enpresaren eskutik.

Jasotako film labur guztien artean Aukeraketa Batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu jaialdiaren Sail Ofiziala​ osatzeko. Hamar hauetako bakoitzak  200€ jasoko ditu hautatua izateagatik. Hamar film hauek, beste lau sari hauen lehian arituko dira:

SAIL OFIZIALA

– Goiena Saria​ ​ : 1000€ ​ ​(Epaimahai Ofizialak emango du saria): Euskarazko film onena​ sarituko da.

-Mundukide Saria:  700€  (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).

– Vertigo Saria​: 400€ ​(Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.

– Ikusleen Saria​: 300€

MU IKASLEEN SAILA

-Fikzio Onenaren Saria: 300 €

-Dokumental Onenaren Saria: 300 €

-Argazki Onenaren Saria: Ogeita4 enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, euskarazko film labur bat egiteko, 2019ko Huhezineman aurkeztuko dena.

-Ikusleen Saria: 100 €

KUTIXI SAILA

-Basque Culinary Saria: 400 €

-Ikusleen saria: 100€
Ikusten duzuen bezala, Huhezinemaren hurrengo edizioa abian dago eta gose. Orain zuen txanda da, hainbeste izerdi eta ilusioarekin egindako film labur horiek bidaltzeko. Zorte on denori!

 

 

 

Laburpen hitzak , , , ,

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Donostiako Zinemaldian epaimahaikide

Ikasturte berria hasi da eta urtero legez, Donostiako Zinemaldia ate joka dator. Eta hirugarren urtez gauzatuko da Zinemaldian baitan antolatzen den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza: hirugarren aldiz proiektatuko ditugu Huhezineman, Donostian saritutako nazioarteko ikasleen film laburrak.

Irailaren 25 eta 30 bitartean egingo da Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketa Donostiako Zinemaldiaren baitan. Beste sari batzuez gain, Orona Saria emango da Topaketaren film labur berritzaileenari (5.000 euro). Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioa graduko 5 ikaslek osatzen duten epaimahaiak izango du ardura hori, Iban del Campo irakasleak koordinaturik. Hautatutako ikasleak Andoni Imaz, Ibai Zabala, Irati Crespo, Imanol Eppherre eta Saioa Murua izan dira.

Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketan epiamahikide bezala aritzea esperientzia aberasgarria izango da gure ikasleentzako. Film laburren emanaldi eta aurkezpenez gain, itzal handiko zinegilen master class eta hitzaldiekin osatuko da bost egunera luzatu den egitaraua.

Aurten proiektatuko diren film laburren eta master classen gaineko informazioa lotura honetan aurkituko duzu.

Goazen ba, nazioarteko zinema ikasleak egiten ari diren zinemarekin bidaiatzera.

 

Laburpen hitzak , , , , , ,

Huhezineman film laburrak aurkezteko epea ireki da

57-frame2_Bere bizitzetako bat (Una de sus vidas)

2016ko Huhezineman Goiena Saria irabazi zuen “Bere bizitzetako bat” filmaren fotograma.

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiko 10. aldia 2017ko martxoaren 28 eta 31 bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe aretoan eta, jaialdia abian jartzeko, irekita daude jada jaialdiko hiru sailak. Zuen film laburren zai gaude!!!!

Sail Ofizialeko, Basque Culinary saileko eta MUko ikasleen saileko lanak bidaltzeko epeak zabalik daude, eta 2017ko otsailaren 16ra arte bidali ahal izango dira ikus-entzunezkoak.

Aurten hainbat aldaketa dakartza jaialdiak, beraz, ondo irakurri sail bakoitzaren oinarriak gure webgunean!

  • Goiena sariak euskarazko film labur onena sarituko du, eta aurten dirusari handiagoa banatuko dugu. Horrez gain, Ogeita4 Camera Solution enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2018ko Huhezineman aurkeztuko den euskarazko film bat egiteko.
  • Lanak aurkezteko prozesua erraztu eta merketu nahi diegu aurten egileei, eta Vimeo edo Youtube esteken bitartez soilik jasoko ditugu aurten filmak. Izen ematea erabat doakoa izango da beraz.

Jaialdi borobila egiteko borondatea dugu, eta jada lan eta lan ari gara hori posible egiteko!

Laster albiste gehiagorekin itzuliko gara.

Ez utzi azken egunerako filmen bidalketa eta zorte on!

Laburpen hitzak , , , , ,

Badator hamargarren Huhezinema

img_2081

Huhezinema jaialdiko lantalde antolatzailea lanean hasteko prest.

2016ko martxoan banatu genituen bederatzigarren Huhezinema jaialdiko sariak eta gogotsu hasi gara berriz lanean 2017ko martxoan jaialdia burutzeko. Hamargarren edizioa izanik, sorpresa eta ekitaldi bereziak izango ditugu, eta gaur goizean bildu gara antolatzaile taldea Iban del Campo irakaslearen laguntzapean ideia eta aukera guztiak zirriborratzen hasteko. Aurtengo antolatzaile taldea Mondragon Unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikazio Graduko laugarren mailako 20 ikaslek osatzen dugu; hala nola, Ana Alberdi, Irene Arin, Haizea Arizaga, Paul Arzanegi, Eneritz Aulestia, Ane Ayerbe, Idoia Dávila, Irati Elortondo, Beñat Galfarsoro, Arkaitz Gartzia, Leire Goitia, Jon Gonzalez, Iratxe Gonzalez, Maia Iribarne, Nekane Muñoz, Maider Navarro, Hodei Perez, Garikoitz Rivera, Irati Royo eta Ane Urkola.

Huhezinemaren hamargarren edizioa 2017eko martxoaren azken astean izango da eta laster argitaratuko ditugu jaialdiko lehiaketa desberdinetan parte hartzeko oinarriak.

Laister itzuliko gara albiste gehiagorekin!

Animatu eta parte hartu hamargarren edizio borobil honetan!

Laburpen hitzak , ,

Mexiko eta Argentinara sariak

Blog honetako azken sarreran esan genuen bezala, Ikus-Entzunezko Komunikazioa Graduko hainbat lagunek hirugarren urtez parte harte dugu Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan. Iban del Campo irakasleak bost euskal ikaslez osatutako epaimahaia koordinatu du eta Orona Saria eman diote topaketan hautatuko film labur berritzaileenari. MUko Garikoitz Rivera, Idoia Dávila eta Nekane Muñoz, eta Andoaineko Escivi eskolatik Ane Iturralde eta Egoitz Albizu izan dira aurtengo epaimahaia osatu duten ikasleak.

Eta irabazlea izan da…

Narratiba klasikotik aldenduz, irudia, soinua eta denboraren tratamendu berritzaile baten bidez oroitzapenen argazki bat egiten duelako

24º 51’ Latitud NorteCarlos Lenin Treviño-rena
Centro Universitario de Estudios Cinematográficos CUEC – UNAM (Mexiko)

Aipamen nominala:

A quien corresponda, Valeria Fernández-ena
Universidad del Cine (Argentina)

Orona Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jaso ditu.

Plazer bat izan da mundu osoko zinema eskoletako ikasleekin eta euren film laburrekin egun hauek konpartitzea. Dagoeneko lanean gaude 2017ko Huhezinema jaialdian nazioarteko film hauetako batzuk gurean aurkezteko.

Adi egon!

Laburpen hitzak , , , ,
Advertisements
%d bloggers like this: