Tag Archives: Goiena saria

11. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea irekita!

Aurtengo berrikuntza nagusiak, Mundukide saria eta Argazki Onenaren saria. 5.000 euro banatuko ditugu saritan!!!!

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa egingo da 2018eko martxoaren 21etik 23ra bitartean Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

Jaialdiako hiru sailetan parte hartzeko oinarriak prest daude daude: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila. Filmak bidaltzeko epea 2018eko otsailaren 9ra arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsulta daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com

Berrikuntzekin dator jaialdia, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko hamahiru ikaslek osatzen dute lan talde berria eta Iban del Campo irakasleak gidatuko ditu prestakuntzan, urtero bezala. Aurten 5.000€ banatuko ditugu sarietan, hiru sail desberdinetan.

Sail desberdinen oinarrietan azaltzen den bezala, edizio honetan bi berrikuntza nagusi daude, horietako bat Mundukide Saria​ dena. Aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da honetan. Sari honen irabazleak 700 euro lortuko ditu.

Bestetik, MUko Ikasleen Sail​ean hautatutako film laburren artean Argazkigintza Onena​ sarituko da 1.500€​tan baloratutako kamera ekipamenduaren maileguarekin, Zarautzko Ogeita4 Camera Solution enpresaren eskutik.

Jasotako film labur guztien artean Aukeraketa Batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu jaialdiaren Sail Ofiziala​ osatzeko. Hamar hauetako bakoitzak  200€ jasoko ditu hautatua izateagatik. Hamar film hauek, beste lau sari hauen lehian arituko dira:

SAIL OFIZIALA

– Goiena Saria​ ​ : 1000€ ​ ​(Epaimahai Ofizialak emango du saria): Euskarazko film onena​ sarituko da.

-Mundukide Saria:  700€  (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).

– Vertigo Saria​: 400€ ​(Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.

– Ikusleen Saria​: 300€

MU IKASLEEN SAILA

-Fikzio Onenaren Saria: 300 €

-Dokumental Onenaren Saria: 300 €

-Argazki Onenaren Saria: Ogeita4 enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, euskarazko film labur bat egiteko, 2019ko Huhezineman aurkeztuko dena.

-Ikusleen Saria: 100 €

KUTIXI SAILA

-Basque Culinary Saria: 400 €

-Ikusleen saria: 100€
Ikusten duzuen bezala, Huhezinemaren hurrengo edizioa abian dago eta gose. Orain zuen txanda da, hainbeste izerdi eta ilusioarekin egindako film labur horiek bidaltzeko. Zorte on denori!

 

 

 

Advertisements
Laburpen hitzak , , , ,

Huhezinema Bilbon aurkezten dugu

Huhezinemaren hamargarren edizioa prestatzen jarraitzen dugu eta lehiaketa desberdinen berri emateko, bilatzen ditugun filmen inguruko xehetasunak eta argibideak emateko asmoarekin bihar, urtarrilak 18 arratsaldeko 6tan Bilboko BBFn jaialdiaren aurkezpen informal bat egingo dugu DOCK tarbernan.

Aurkezpenean aurtengo lantaldea osatzen duten Idoia Dávila eta Garikoitz Rivera ikasleak eta jaialdiko koordinatzailea den Iban del Campo izango dira.

Joan den edizioan Goiena Saria irabazi zuen “Bere bizitzetako bat” (Aitor Gametxo) film laburra eta beste sailetako film labur batzuen hautaketa bat emango dute.

Animatu eta laster arte!

Trailer Bere bizitzetako bat (Una de sus vidas VOSE) from Aitor Gametxo on Vimeo.

Laburpen hitzak , ,

Huhezineman film laburrak aurkezteko epea ireki da

57-frame2_Bere bizitzetako bat (Una de sus vidas)

2016ko Huhezineman Goiena Saria irabazi zuen “Bere bizitzetako bat” filmaren fotograma.

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiko 10. aldia 2017ko martxoaren 28 eta 31 bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe aretoan eta, jaialdia abian jartzeko, irekita daude jada jaialdiko hiru sailak. Zuen film laburren zai gaude!!!!

Sail Ofizialeko, Basque Culinary saileko eta MUko ikasleen saileko lanak bidaltzeko epeak zabalik daude, eta 2017ko otsailaren 16ra arte bidali ahal izango dira ikus-entzunezkoak.

Aurten hainbat aldaketa dakartza jaialdiak, beraz, ondo irakurri sail bakoitzaren oinarriak gure webgunean!

  • Goiena sariak euskarazko film labur onena sarituko du, eta aurten dirusari handiagoa banatuko dugu. Horrez gain, Ogeita4 Camera Solution enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2018ko Huhezineman aurkeztuko den euskarazko film bat egiteko.
  • Lanak aurkezteko prozesua erraztu eta merketu nahi diegu aurten egileei, eta Vimeo edo Youtube esteken bitartez soilik jasoko ditugu aurten filmak. Izen ematea erabat doakoa izango da beraz.

Jaialdi borobila egiteko borondatea dugu, eta jada lan eta lan ari gara hori posible egiteko!

Laster albiste gehiagorekin itzuliko gara.

Ez utzi azken egunerako filmen bidalketa eta zorte on!

Laburpen hitzak , , , , ,
%d bloggers like this: