Tag Archives: Master class

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Donostiako Zinemaldian epaimahaikide

Ikasturte berria hasi da eta urtero legez, Donostiako Zinemaldia ate joka dator. Eta hirugarren urtez gauzatuko da Zinemaldian baitan antolatzen den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza: hirugarren aldiz proiektatuko ditugu Huhezineman, Donostian saritutako nazioarteko ikasleen film laburrak.

Irailaren 25 eta 30 bitartean egingo da Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketa Donostiako Zinemaldiaren baitan. Beste sari batzuez gain, Orona Saria emango da Topaketaren film labur berritzaileenari (5.000 euro). Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioa graduko 5 ikaslek osatzen duten epaimahaiak izango du ardura hori, Iban del Campo irakasleak koordinaturik. Hautatutako ikasleak Andoni Imaz, Ibai Zabala, Irati Crespo, Imanol Eppherre eta Saioa Murua izan dira.

Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketan epiamahikide bezala aritzea esperientzia aberasgarria izango da gure ikasleentzako. Film laburren emanaldi eta aurkezpenez gain, itzal handiko zinegilen master class eta hitzaldiekin osatuko da bost egunera luzatu den egitaraua.

Aurten proiektatuko diren film laburren eta master classen gaineko informazioa lotura honetan aurkituko duzu.

Goazen ba, nazioarteko zinema ikasleak egiten ari diren zinemarekin bidaiatzera.

 

Advertisements
Laburpen hitzak , , , , , ,

Gaztambide gidoigintzaz

Michel Gaztambide eskarmentu handiko gidoilaria izan genuen joan den maiatzean Huhezineman gidoigintzari buruzko master class bat ematen. MU Telebistari eskerrak bideo hau editatzegatik!!!

Gaztambidek zinemarako lehendabiziko lana 1990ean egin zuen, gidoilari-kide gisa. Gaztambidek Julio Medem (Vacas, 1992) eta Enrique Urbizu (La caja 507, 2002, La vida mancha, 2003, No habrá paz para los malvados, 2011) zuzendariekin egin du lan gidoilari gisa eta Chatarra (Félix Rotaeta, 1991), Santa Cruz, el cura guerrillero (José María Tuduri, 1990), Un poco de chocolate (Aitzol Aramaio, 2008) eta El idioma imposible (Rodrigo Rodero, 2010) lanen gidoiak ere bereak dira.  2012an Donostiako Zinemaldian ekoizleen elkarteek euskal zinemagintzako pertsona ospetsu baten ibilbidea saritzeko ematen duten Zinemira Saria irabazi zuen.

Laburpen hitzak , , ,
%d bloggers like this: