Tag Archives: Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Donostiako Zinemaldian epaimahaikide

Ikasturte berria hasi da eta urtero legez, Donostiako Zinemaldia ate joka dator. Eta hirugarren urtez gauzatuko da Zinemaldian baitan antolatzen den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza: hirugarren aldiz proiektatuko ditugu Huhezineman, Donostian saritutako nazioarteko ikasleen film laburrak.

Irailaren 25 eta 30 bitartean egingo da Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketa Donostiako Zinemaldiaren baitan. Beste sari batzuez gain, Orona Saria emango da Topaketaren film labur berritzaileenari (5.000 euro). Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioa graduko 5 ikaslek osatzen duten epaimahaiak izango du ardura hori, Iban del Campo irakasleak koordinaturik. Hautatutako ikasleak Andoni Imaz, Ibai Zabala, Irati Crespo, Imanol Eppherre eta Saioa Murua izan dira.

Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketan epiamahikide bezala aritzea esperientzia aberasgarria izango da gure ikasleentzako. Film laburren emanaldi eta aurkezpenez gain, itzal handiko zinegilen master class eta hitzaldiekin osatuko da bost egunera luzatu den egitaraua.

Aurten proiektatuko diren film laburren eta master classen gaineko informazioa lotura honetan aurkituko duzu.

Goazen ba, nazioarteko zinema ikasleak egiten ari diren zinemarekin bidaiatzera.

 

Advertisements
Laburpen hitzak , , , , , ,

Huhezineman film laburrak aurkezteko epea ireki da

57-frame2_Bere bizitzetako bat (Una de sus vidas)

2016ko Huhezineman Goiena Saria irabazi zuen “Bere bizitzetako bat” filmaren fotograma.

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiko 10. aldia 2017ko martxoaren 28 eta 31 bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe aretoan eta, jaialdia abian jartzeko, irekita daude jada jaialdiko hiru sailak. Zuen film laburren zai gaude!!!!

Sail Ofizialeko, Basque Culinary saileko eta MUko ikasleen saileko lanak bidaltzeko epeak zabalik daude, eta 2017ko otsailaren 16ra arte bidali ahal izango dira ikus-entzunezkoak.

Aurten hainbat aldaketa dakartza jaialdiak, beraz, ondo irakurri sail bakoitzaren oinarriak gure webgunean!

  • Goiena sariak euskarazko film labur onena sarituko du, eta aurten dirusari handiagoa banatuko dugu. Horrez gain, Ogeita4 Camera Solution enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2018ko Huhezineman aurkeztuko den euskarazko film bat egiteko.
  • Lanak aurkezteko prozesua erraztu eta merketu nahi diegu aurten egileei, eta Vimeo edo Youtube esteken bitartez soilik jasoko ditugu aurten filmak. Izen ematea erabat doakoa izango da beraz.

Jaialdi borobila egiteko borondatea dugu, eta jada lan eta lan ari gara hori posible egiteko!

Laster albiste gehiagorekin itzuliko gara.

Ez utzi azken egunerako filmen bidalketa eta zorte on!

Laburpen hitzak , , , , ,

Badator hamargarren Huhezinema

img_2081

Huhezinema jaialdiko lantalde antolatzailea lanean hasteko prest.

2016ko martxoan banatu genituen bederatzigarren Huhezinema jaialdiko sariak eta gogotsu hasi gara berriz lanean 2017ko martxoan jaialdia burutzeko. Hamargarren edizioa izanik, sorpresa eta ekitaldi bereziak izango ditugu, eta gaur goizean bildu gara antolatzaile taldea Iban del Campo irakaslearen laguntzapean ideia eta aukera guztiak zirriborratzen hasteko. Aurtengo antolatzaile taldea Mondragon Unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikazio Graduko laugarren mailako 20 ikaslek osatzen dugu; hala nola, Ana Alberdi, Irene Arin, Haizea Arizaga, Paul Arzanegi, Eneritz Aulestia, Ane Ayerbe, Idoia Dávila, Irati Elortondo, Beñat Galfarsoro, Arkaitz Gartzia, Leire Goitia, Jon Gonzalez, Iratxe Gonzalez, Maia Iribarne, Nekane Muñoz, Maider Navarro, Hodei Perez, Garikoitz Rivera, Irati Royo eta Ane Urkola.

Huhezinemaren hamargarren edizioa 2017eko martxoaren azken astean izango da eta laster argitaratuko ditugu jaialdiko lehiaketa desberdinetan parte hartzeko oinarriak.

Laister itzuliko gara albiste gehiagorekin!

Animatu eta parte hartu hamargarren edizio borobil honetan!

Laburpen hitzak , ,
%d bloggers like this: