Tag Archives: palmarés
Huhezinemako film irabazleak Ordizian
Ekainak 15, arratsaldeko 7.30etan, Ordiziako Herri Antzokian.
Horra aurtengo hitzordua. Azken urteetan egin duguna bezala, Ordiziako Udalaren lankidetzari esker, Huhezinema 2017 jaialdiko film labur irabazleen emanaldia antolatu dugu.  Filmen emanaldiaren ondoren solasaldia ere egongo da hainbat film laburren egileekin (“Portratit” film laburreko Iñaki Tena; “Krispetak” eta “Karta Astrala” fimetako Maite Bidarte). Hauek izango dira Ordiziako pantaila erraldoian gozatu ahal izango dituzuen film laburrak:
10. Huhezinema Jaialdiko Palmaresa
Basque Culinary Saila
Ikusleen saria: WABI-SABI (Egoitz Ibargoitia)
Basque Culinary saria: Krispetak (Maite Bidarte eta Andoni Gartzia)
MU Ikasleen Saila
Ikusleen saria: Flash (Leire Goitia)
Dokumental Onenaren Saria: Trapu zaharrak (Imanol Eppherre eta Ion Garate)
Fikzio Onenaren Saria: Portrait (Iñaki Tena eta Mikel Uralde)
Sail Ofiziala
Ikusleen saria: Karta Astrala (Maite Bidarte eta Koldo Gartzia9
Vertigo saria: El Divino (Sendoa Cardoso)
Goiena Saria: Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea)
Laburpen hitzak , , , , ,
Huhezinema Bilbon aurkezten dugu
Huhezinemaren hamargarren edizioa prestatzen jarraitzen dugu eta lehiaketa desberdinen berri emateko, bilatzen ditugun filmen inguruko xehetasunak eta argibideak emateko asmoarekin bihar, urtarrilak 18 arratsaldeko 6tan Bilboko BBFn jaialdiaren aurkezpen informal bat egingo dugu DOCK tarbernan.
Aurkezpenean aurtengo lantaldea osatzen duten Idoia Dávila eta Garikoitz Rivera ikasleak eta jaialdiko koordinatzailea den Iban del Campo izango dira.
Joan den edizioan Goiena Saria irabazi zuen “Bere bizitzetako bat” (Aitor Gametxo) film laburra eta beste sailetako film labur batzuen hautaketa bat emango dute.
Animatu eta laster arte!
Trailer Bere bizitzetako bat (Una de sus vidas VOSE) from Aitor Gametxo on Vimeo.
Laburpen hitzak , ,
Saritutako film laburren emanaldia Ordizian
Joan den urtean abiatutako lankidetzari esker, bigarren urtez egingo dugu Huhezinema jaialdian irabazi duten film laburren emanaldia Ordiziako Herri Antzokian. Ostiralean, ekainaren 5ean izango da emanaldia gaueko 22.15etan. Jaialdiko koordinatzaileaz gain, Aitor Arregi izango da gurekin emanaldiaren ondoren berak zuzendutako “Zarautzen erosi zuen” film laburraz hitzegiteko. Ikasleen lanen ordezkariren bat ere egongo da gurekin aurkezpena eta solasaldia borobiltzeko. Emanaldia doan izango da beraz ez duzue aitzakirik hitzordu hau galtzeko.
Gozatuko ditugun zinema ziztadak (70 minutu inguruko iraupena):
• Goiena Saria: “Zarautzen erosi zuen” (Aitor Arregui)
• Ikusleen Saria eta Aktore Onenaren Saria: “Oscar desafinado” (Mikel Alvariño) eta Barbara Goenaga (“Oscar desafinado”)
• MU saria, fikzio onena: Kate motzak (Jone Amonarriz)
• MU saria, dokumental onena eta Ikusleen saria: Ur azpian (Jon Campo)
•  Basque Culinary Saria: On egin (Haizea Arizaga, Eider Ballina, Anne Baskaran, Irate Briñas, Angela Carnovich eta Irati Crespo)
• Culinary Ikuslee Saria: Da Casting (Mikel Uralde, Irati Elortondo eta Loinaz Elorza)
Laburpen hitzak ,
Euskarazko film labur onena, Ekaitza
Aurtengo Huhezinemak Euskarazko Film Onenaren Saria (Goiena Saria) jaso du Alberto Gastesi zuzendari donostiarraren Ekaitza lanak. Loreto Mauleonek eta Aitor Beltranek egin dituzte aktore lanak. Gainera, Huhezinemako sari-banaketa ekitaldira bertaratu zen Mauleon, Gastesirekin batera.
Neguko goiz euritsu eta hotz batean, biak gurutzatzen dira Donostiko hondartzetan, zubietan eta kaleetan. Erakarrita sentitu eta elkar jarraitzen ari direla dirudi, baina iraganeko zerbait ezkutatzen dute biek… Hemen film laburra:
Laburpen hitzak , , , ,
Huhezinemak baditu irabazleak
This slideshow requires JavaScript.
10 film labur finalisten emanaldiarekin eman zitzaion atzo Huhezinema 2012 jaialdiari itxiera. Aretxabaleta Arkupe Kultur Etxean egin zen proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia eta bertan egon ziren film labur finalisten hainbat zuzendari. Alberto Gastesi, Ekaitza eta Istmo film laburren zuzendaria Loreto Mauleonekin, Ekaitza film laburreko aktoresarekin etorri zen. Haritz Zubillaga She´s lost control filmaren egilea, Aitor Enerizekin izan zen, azken lan honetan gidoia idazten lagundu diona. Gregorio Muro baita ere bi film labur ordezkatzen egon zen, Zeinek gehiago iraun animaziozko lana eta Por los camareros fikziozko komedia, azken hau Javier Etxanizekin batera zuzendutako lana. Garaipena film laburra ordezkatzen Esteban Ramos zuzendaria egon zen. Superzebraman ordezkatzen Imanol Reta ekoizlea izan genuen. Azkenik, No sé qué hacer contigo filma ordezkatzen Juan Manuel Martínez izan genuen.
Huhezi fakultateko hainbat ikus-entzunezko ikasle eta irakasle ere bai bertan izan ziren, batzuk antolakuntzan laguntzen, beste batzuk sariak jasotzen eta besteak film laburrak ikusten. Sari banaketaren aurkezpen lanak Ainhoa Vitoria eta Xabi Unanuek, Gaztea irratiko esatariek egin zituzten. Sariak banatzeko aurtengo epaimahaikide izan diren Maialen Sarasua eta Beñat Sarasola igo ziren taulara, aurtengo babesle nagusi izan diren Eikeneko zuzendaria, Itziar Mena eta Marta Madinabeitia, Kutxabankeko mendebaldeko zuzendari komertzialarekin batera. Ohiane Agirre, Goiena telebistako programazio zuzendariak Goiena saria eman zuen. Ander Olabe antolakuntzako ikasleak eta Iban del Campok, Huhezinemako koordinatzaileak ere bai sari bana eman zituzten.
Aitor Gutierrez epaimahaikidea ere bai gurekin izan zen Huhezinemako azken egunean. Kimuak egitasmoan lanean dihardun Esther Cabero baita gurekin izan zen sari banaketan eta talisman ona izan zen aurtengo Kimuak katalogoko film laburrentzat. Atzoko ekitaldian banatu ziren zortzi sarietatik, hiru Kimuakeko film laburrentzat izan ziren. Aurtengo saria klaketa batean gorpuztu dugu eta zortzi klaketa banatu ziren atzo. Publikoak emandako hiru sariak eta kartel lehiaketaren irabazleak, Pates Zubiak eskeinitako saski eder bana eraman zituzten etxera.
Jarraian, Huhezinema 2012ko palmaresa:
Sail ofiziala
• Euskarazko film labur onena (Goiena saria): Ekaitza (Alberto Gastesi), 1.000 euro.
• Film labur onena: She’s lost control (Haritz Zubillaga), 600 euro.
• Ekoizpen onena (Eiken saria): She’s lost control (Haritz Zubillaga, Morituri), Urtebeteko Eiken bazkidetza kuota.
• Publikoaren saria (Kutxa saria): Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro), 400 euro eta Pates Zubia saskia.
Ikasleen lehiaketa
• Film labur dokumental onena (publikoaren saria): Maskarak (Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Miren Ormazabal eta Oihan Vitoria), Pates Zubia saskia.
• Fikziozko film labur onena (publikoaren saria): Ohartxoak (Izaskun Fdz. de Arroyabe, Maitane Serrano, Monika Juaristi, Josu Badiola, Lander Irazola eta Julene Franzesena), Pates Zubia saskia.
• Film labur onena (epaimahaiaren saria): Maskarak. 500 euro.
Kartel lehiaketa
• Huhezinema kartel onena: Beñat Flores. Pates Zubia saskia.
Laburpen hitzak , , ,
%d bloggers like this: